Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Service Pro
Vous êtes architecte ou professionnel et vous avez besoin d’aide ou de matériel pour réaliser un projet?
Service clients
Vous êtes particulier, à la recherche d’un établissement pour acheter des meubles Alki ou d’informations concernant un produit particulier?
Presse
Vous avez besoin d’images ou d’informations sur l’histoire d’Alki pour un article?
Emploi
Vous voudriez travailler pour Alki d’une manière ou d’une autre?
Design : Iratzoki & Lizaso
Espazio diseinua
Min
Alkik, Iratzoki & Lizaso estudioarekin elkarlanean, erabiltzailearen ongizatearentzat antolatua den espazio antolaketa sistema berri-berria aurkezten du. Gaur egun, erabileren eta espazioen hibridazioa azkarki aldatzen ari da. Lan egitea, lankideekin biltzea, kafe bat hartzea, bilkura informal bat egitea, funtzio horiek guziak gurutzatzen dira bai bulegoan, bai hotelean, bai espazio publiko batean. Zuzulu sistema gogoeta-lan luze baten emaitza da, espazioa manerarik atseginenean antolatzeko gogoak sustaturik. Intimitatearen eta talde lanaren arteko oreka bilatzen da, beti ongi sentitzeko. Horretarako, erabilerak, posizioak, ikusmen goratasunak eta zirkulazioak aztertu dira. Hortik, espazioa modu goxoan antolatzen duen bilbe erregular eta neurrizkoa sortu da. Zazpi osagaik eta 170 cm x 170 cm-ko bilbe batek sistema moldagarria osatzen dute, behar askori erantzuteko.
Iratzoki & Lizaso:
Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.Web: iratzoki-lizaso.com
Zure herria hautatu