Visite guidée dans notre atelier

Alkiren tailerrean, haritzak leku nagusia du. Bere ibilbidea segitzen da, lehengaietik pieza bukaturaino, makinen eta gure kooperatibistaren jestuen bidez. Produktu bakoitzak denbora, arreta eta trebetasuna eskatzen du. Etapa segida bat da, non zehaztasun teknikoak eta jestuen zuzentasunak bat egiten duten.

Alkik bere tailerra publikoari idekitzen dio orain, bisita gidatuak proposatuz. Publiko zabalarentzat eta profesionalentzat pentsatuak, fabrikazioaren barrualdea ezagutzeko aukera ematen dute: mekanizazioa, lixatzea, finizioa, tapizeria, muntaketa… Gure tailerretan murgiltzeko esperientzia bat, gure altzariak nola egiten diren gertutik bizitzeko.

Bisitak, obra arkitektoniko bat ere ezagutzeko aukera ematen du: zero energia kontsumoko eraikin bat, ekoizpena modu iraunkor, argitsu eta atseginean bizitzeko. Paisaiari irekia, argi naturala sartzen uzten du eta ingurunearekiko ikuspegi ederra eskaintzen du. Ibilbidea showroomean eta dendan luzatzen da, nun Alki bildumak ezagutuko ditutzuen. Espazio horiek astelehenetik larunbatera idekiak dira.

Tailerreko bisitak asteazkenetan 15:00etan eta ostiraletan 11:00etan antolatuak dira.
Helbidea: ZA Pelen Borda – 64480 Larresoro.
Bisitaren iraupena: 45 minutu.
Prezioa: 5 € / pertsona (urririk 12 urtetik behiti)

Beste aktualitateak