Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Saint-Étienne hiri bihotzean, Galerie nationale du design (Diseinuaren Galeria Nazionala) museoak diseinuari lotutako pieza publikoak biltzen eta biziarazten ditu. Erakusketa eta transmisio gunea izanik, objektuak eta gure erabilerak argitan jartzen ditu. Publikoari irekitako espazio honetan, altzariek funtsezko lekua dute museoaren esperientzian.
Museoak konkurtso bat aktibatu zuen, lekuaren funtzio anitzak lagunduko zituzten altzariak sortzeko. Alkik irabazi zuen konkurtsoa, Marie et Alexandre (Marie Cornil eta Alexandre Willaume) diseinatzaile bikotearekin batera, Bildua familia presentatuz.
Ikaskuntzari, kolektiboari eta transmisioari buruzko gogoetatik sortua, Bildua objektu sinple, modular eta iraunkorrez osatua da. Familia aulki batez, besodun edo gabekoa, mahai batez, bulego batez, separadore eta kuxin batzuez osatua da. Bere tipologia ezberdinen bidez, Bildua familiak paisaia praktiko eta goxo bat osatzen du. Forma sinple eta grafikoek presentzia beroa eta sensible bat ematen diote.
“Erabilera anitzak laguntzeko pentsatua, aulkia apilagarria da, eta etxe barruko espazioetan bezain ongi txertatzen da espazio kolektiboetan ere, hala nola bistro, kafetegi edo terrazetan. Ahal bezain materia gutxirekin diseinatua, egitura metaliko arin bat eta egur sendozko bi elementu uztartzen ditu; elementu horiek multzoa sendotu, eutsi eta indartu egiten dute.”— Marie et Alexandre
Alkik eserlekuen bilduma onndoko hilabeteetan editatuko du.
Argazkiak:Marie et Alexandre - Pierre Grasset - Philippe Thibault - Kevin Dolmaire - Charlotte Robin
Beste aktualitateak
COULISSES DE LA FABRICATION
Visite guidée dans notre atelier
À l’atelier Alki, le bois de chêne occupe une place centrale. On suit son parcours de la matière brute jusqu’à la pièce finie, au fil des machines et des mains de nos coopérateurs.
2026KO APIRILAREN 20 - 26
Alki Milan Design Week-aren bihotzean
2026ko apirilaren 20tik 26ra, Milanen izango gara, Brera Design District bihotzean.
BIBOLINA BY JULIE RICHOZ
Bibolina office bilduma berria
Bibolina bilduma bulegoaren unibertsora zabaltzen da, Bibolina Office-k lan-mundura bere freskotasuna eta bizitasuna ekarriz.
Zure herria hautatu