Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Alkik Kuskoa M bilduma berria aurkezten du, Iratzoki Studio-k asmatua. 2011-n sortutako Kuskoa bildumaren jarraipenean, bilduma berri honek haritzezko karkasa eta hauts bidez lakatutako altzairuzko hodiak uztartzen ditu. Kadira batek, bi altueratako taburetek eta banku batek osatzen dute bilduma.Iratzoki Studio-k 2011n sortutako Kuskoa bildumak toki garrantzitsua du Alkiren azken urteetako historian. Haritz-xaflaz osatutako karkasa haritz trinkozko egitura baten gainean pausatzen da.
Kuskoa M bilduma berriarekin bagator gaur, egur sendoa eta altzairuzko hodi-egitura uztartuz. Metala elementu grafiko bihurtzen da eta egituraren eta karkasaren arteko konposizio aukera berriak irekitzen ditu. Bi elementuak tonu berean landu daitezke monokromia sortzeko, disdira eta matearen arteko kontrastearekin; edo, alderantziz, metalaren, egurraren eta tapizeriaren arteko kolore-kontrasteak sor daitezke.Bildumak aulki bat, bi altueratako taburetak eta banku bat biltzen ditu. Guztiek karkasaren eta metalezko egituraren arteko lotura bera dute oinarri. Taburetek, bilduma ostatuen guneetara zabaltzen dute; bankuek eta kadirek ere bai. Horrela, espazio berean eserleku mota desberdinak modu koherentean uztartzeko aukera eskaintzen da.
Kuskoa M hainbat testuingurutarako pentsatua izan da: jatetxe, taberna, jantoki edo sukaldeetarako. Formen, altueren eta koloreen bidez, bildumak espazioak dinamizatzen ditu, ergonomiari eta eserlekuaren erosotasunari arreta berezia eskainiz.Karkasa haritz naturalean edo Alkiren zur-akaberetako haritz koloreztatuan egin daiteke. Aurrealdean edo osoki ere tapizatua izan daiteke. Metalezko egiturak bere kolore-aukerak ditu, karkasaren akaberatik independente. Egurra, metala eta oihalak elkarrekin konbina daitezke, proiektu guztietara egokitzeko.
Beste aktualitateak
ALKI FEST
Ate ideki eta salmenta berezia: ongi etorri Alki Fest-era!
Alkik bere ateak idekiko ditu urriaren 29tik 31ra, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30etara. Hiru egun deskubritzeko, bisitatzeko, partekatzeko… eta gure altzariak beherapen haundiekin eskuratzeko.
URRIAREN 27-TIK 30-ERA
Gure azken bildumak deskubritu Orgatec ferian
Bi urtez behin, Orgatec feriak lan-espazioen antolamenduko eragileak biltzen ditu Kolonian. Aurten, «From rooms to relationships» gaia du ardatz,
MARIE ET ALEXANDRE
Bildua, Galerie nationale du design-entzat sortutako bilduma
Saint-Étienne hiri bihotzean, Galerie nationale du design (Diseinuaren Galeria Nazionala) museoak diseinuari lotutako pieza publikoak biltzen eta biziarazten ditu.
Zure herria hautatu