Passer aux informations produits
1 de 7

Design : Iratzoki.studio

Kuskoa M kadira

Kuskoa M kadira

Aurrealde tapizatua

Min

Prix habituel 306,00 €
Prix habituel Prix soldé 306,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Kuskoa M hainbat testuingurutarako pentsatua izan da: jatetxe, taberna, jantoki edo sukaldeetarako. Formen, altueren eta koloreen bidez, bildumak espazioak dinamizatzen ditu, ergonomiari eta eserlekuaren erosotasunari arreta berezia eskainiz.

Alkik Kuskoa M bilduma berria aurkezten du, Iratzoki Studio-k asmatua. 2011-n sortutako Kuskoa bildumaren jarraipenean, bilduma berri honek haritzezko karkasa eta hauts bidez lakatutako altzairuzko hodiak uztartzen ditu. Kadira batek, bi altueratako taburetek eta banku batek osatzen dute bilduma.

Iratzoki Studio-k 2011n sortutako Kuskoa bildumak toki garrantzitsua du Alkiren azken urteetako historian. Haritz-xaflaz osatutako karkasa haritz trinkozko egitura baten gainean pausatzen da.

Kuskoa M bilduma berriarekin bagator gaur, egur sendoa eta altzairuzko hodi-egitura uztartuz. Metala elementu grafiko bihurtzen da eta egituraren eta karkasaren arteko konposizio aukera berriak irekitzen ditu. Bi elementuak tonu berean landu daitezke monokromia sortzeko, disdira eta matearen arteko kontrastearekin; edo, alderantziz, metalaren, egurraren eta tapizeriaren arteko kolore-kontrasteak sor daitezke.

Bildumak aulki bat, bi altueratako taburetak eta banku bat biltzen ditu. Guztiek karkasaren eta metalezko egituraren arteko lotura bera dute oinarri. Taburetek, bilduma ostatuen guneetara zabaltzen dute; bankuek eta kadirek ere bai. Horrela, espazio berean eserleku mota desberdinak modu koherentean uztartzeko aukera eskaintzen da.

Karkasa haritz naturalean edo Alkiren zur-akaberetako haritz koloreztatuan egin daiteke. Aurrealdean edo osoki ere tapizatua izan daiteke. Metalezko egiturak bere kolore-aukerak ditu, karkasaren akaberatik independente. Egurra, metala eta oihalak elkarrekin konbina daitezke, proiektu guztietara egokitzeko.

Apilagarria: Ez

Neurriak

Altura 810 mm / 31.88 inch
Zabalera 430 mm / 16.92 inch
Sakonera 400 mm / 15.74 inch
Eseri altura 460 mm / 18.11 inch
Pisua 5.8 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki Studio:

Donibane Lohizunen sortua 1965-ean, Jean Louis Iratzoki, barne Arkitekturan diplomatua -Boulle Eskolan- Parisen eta Diseinu Industrialan Madrileko Eskola Experimentalean. Elkarlan ugari daramatza Frantziako, Espainiako eta Portugaleko enpresa andana batekin. Bai diseinu arloan baita zuzendaritza artistiko sailan ere. Europar sari frango lortu ditu azken urteetan.

Gehiago jakiteko: https://iratzoki.studio

Afficher tous les détails