Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma. Bistro mahai hori hiru altura desberdinetan eskuragarri da.
Alki-rekin, ainitzetan, kooperatibaren material nagusia den haritz sendoa, beste material natural batzuekin konbinatu izan dugu, hala nola burdina forjatua, feltroa, artilea, altzairua eta bioplastikoa.
Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Basse-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da lanean terracottarekin. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta bistro-mahai batek osatua, lankidetza horren emaitza da. Gure barnealdeak landareztatzeaz oinarritu zen ideia, bai etxean, bai lantokian edo eremu publikoetan.
Erabilitako materialak, haritz sendoa eta Goicoechearen familia-harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura bereizi bat duen terrakota arrosdun bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erditik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken. Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma.