Passer aux informations produits
1 de 2

Design : Iratzoki.studio

Kea bankua

Kea bankua

2 eserleku

Min

Prix habituel 1.085,00 €
Prix habituel Prix soldé 1.085,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Ariketa honetan, egurrari ematen zaio lehentasuna eta burdina sutilki jartzen zaio ondoan. Lotura organiko baten antzera, oinaren profilak ongietorria egiten dio burdin forjatuari, elementu egituratzaile bezala.

Kea, haritza zur trinkoaren eta metal kurbatuaren arteko muntaketan oinarrituriko bilduma da. Ilar forma duen zurezko peza batean kokatua, metalezko hodia egitura indartzeko zabaltzen da, elementu bakoitzak logika organiko bat jarraikiz haren egitekoa betetzen duelarik.

Gaina eta oinarria haritz trinkoz. Hanka metalezko errefortzuarekin.

Neurriak

Altura 450 mm / 17.72 inch
Zabalera 1150 mm / 45.28 inch
Sakonera 320 mm / 12.60 inch
Pisua 15.0 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki & Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

Afficher tous les détails

Kea unibertsoa