Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Alkik Entreprise du Patrimoine Vivant (EPV) labela jaso berri du! Horrek agerian uzten du egur sendo eta tapizeria lanetan dugun trebetasuna.Gure lapurdiko tailerrean muble bakoitza artoski fabrikatzen dugu, tradiziozko artisautza eta trebetasun teknologikoak uztartuz. Zur hutsaren lanean dugun esperientziari beste hainbat lanbide gehitzen dizkiogu, hala nola tapizeria ala burdin langintza, sortzen ditugun altzariek garaiak zeharka ditzaten.EPV labelak exijentzia hori erakusten du: tokian bertan egiten den ekoizpena, non keinu bakoitzak bere zentzua duen; ekai nobleen balioa azpimarratuz; eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren jakintzak bizirik mantenduz.
Gure zero energia tailer berriarekin, beste pauso bat eman dugu. Ekoizpen-tresna eraginkor eta iraunkor bat izateaz gain, lan-baldintza onenak bermatzen ditu eta fabrikazio prozesuaren etapa bakoitzaren kontrol zorrotzagoa ahalbidetzen du. Gaur egun, jende zabalarentzat idekiak diren showroom eta denda bat ere baditu, edozeini gure sorkuntzak hurbiletik ezagutzeko eta bizitzeko aukera emanez.
Beste aktualitateak
2026KO APIRILAREN 20 - 26
Alki Milan Design Week-aren bihotzean
2026ko apirilaren 20tik 26ra, Milanen izango gara, Brera Design District bihotzean.
BIBOLINA BY JULIE RICHOZ
Bibolina office bilduma berria
Bibolina bilduma bulegoaren unibertsora zabaltzen da, Bibolina Office-k lan-mundura bere freskotasuna eta bizitasuna ekarriz.
ISTORIA ETA JAKINTZA
Alkik bere manifestu-liburua argitaratu du: "Haritzetik ekintzara"
Liburu honen argitalpenarekin, Alkik bere istorioa eta jakintzari buruzko ikuspegi konprometitu bat eskaintzen du. Kooperatibak aldarrikatzen du diseinua aldaketa kultural eta sozietal batentzako tresna izan daitekela.
EGUBERRIKO OPARI SELEKZIOA
Alki Dendan: hemen bertan sortutako opari politak!
Aurten, zer iduritzen egiazki zentzua duten objektuak oparitzea? Gure larresoroko dendan, opari selekzio bat prestatu dugu zuentzat
Zure herria hautatu