Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Gure lantokia, Leibar & Seigneurin arkitektura agentziak diseinatua, 2025eko Eraikuntza Trofeoetan saritua izan da, « Eraikuntza komertzial eta bulegoak » kategorian. Batiactu eta SMABTP-ek antolatutako sari honek proiektu eredugarriak sariztatzen ditu, haien ausardia arkitekturala, efizientzia energetikoa eta diseinu modua azpimarratuz. Berrehun ta hamabost proiektu baino gehiagoren artean, Alkik epaimahaia seduzitu du, produkzio leku eraginkor eta jasangarri bezala. Sari eder bat proiektu hunen arkitektura engaiatua ohoratzen duena.
Ipar Euskal herrian du egoitza Leibar & Seigneurin agentziak, eta hogei urte baino gehiago daramatza arkitektura propio bat garatzen, zorrotza, betiere testuinguru topografikoari nahiz erabiltzaileen ondasunari modu adimentsuan egokitua. Iraunkortasuna, oreka eta egonkortasuna helburu dituen arkitektura. Lantokiarekin, anbizio handiko proiektu bat sinatu du agentziak, gure espiritu kooperatiboarekin guztiz bat datorrena.
9.000 m²-rekin, Lantokia tailer bat baino askoz gehiago da: manifestu arkitektural bat da. Eraikina terrenoaren maldan egokitzen da, argi naturala baliatzen du eta produkzio-ibilbideak optimizatzen ditu. Eraikina energia %100 berriztagarriz hornituta da. Lan-baldintzak askoz hobetzen ditu: giroa argitsua, lasaia, iraunkorra izan dadin diseinatua izan da. Lan tresna eredugarri bat sortu nahi izan dugu, baina baita denbora luzean iraunen duen leku bat : sendoa, ebolutiboa, datozen belaunaldiei modu iraunkorrean laguntzeko egina.
Argazkiak: Mito & Pierre Leibar
Beste aktualitateak
2026KO APIRILAREN 20 - 26
Alki Milan Design Week-aren bihotzean
2026ko apirilaren 20tik 26ra, Milanen izango gara, Brera Design District bihotzean.
BIBOLINA BY JULIE RICHOZ
Bibolina office bilduma berria
Bibolina bilduma bulegoaren unibertsora zabaltzen da, Bibolina Office-k lan-mundura bere freskotasuna eta bizitasuna ekarriz.
ISTORIA ETA JAKINTZA
Alkik bere manifestu-liburua argitaratu du: "Haritzetik ekintzara"
Liburu honen argitalpenarekin, Alkik bere istorioa eta jakintzari buruzko ikuspegi konprometitu bat eskaintzen du. Kooperatibak aldarrikatzen du diseinua aldaketa kultural eta sozietal batentzako tresna izan daitekela.
EGUBERRIKO OPARI SELEKZIOA
Alki Dendan: hemen bertan sortutako opari politak!
Aurten, zer iduritzen egiazki zentzua duten objektuak oparitzea? Gure larresoroko dendan, opari selekzio bat prestatu dugu zuentzat
Zure herria hautatu