Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Alkik Emea bildumaren 20 urteak ospatzen ditu egun. Jean-Louis Iratzoki diseinatzaileak sortua, Emeak kooperatibaren eraldaketa abiatzen du. Denboraz kanpoko diseinua eta ekai iraunkorra direla eta, bilduma Alkiren balore kardinala den betikotasunaren sinboloa da.
1981ean Euskal Herrian sortu zen altzari fabrikaziorako Alki kooperatiba, zura lantzeko zuen gaitasunagatik, kalitatezko ekaiak baliatzeagatik eta bilduma ohargarriak sortzeagatik desberdindu da hastapenetik. Ezaugarri horiek, zinezko aitortza eman diote altzari tradizionaleko erreferentziazko eragile gisa.
1994. urteko Alkiren katalogoa
2000ko hamarkada hastapenean izan zen altzari tradizionalaren sektorearen gainbeherak gauzak berriz pentsatzera bultzatu zuen Alki, haren eskaintza bildumari diseinua gehituz. Jean-Louis Iratzokiren zuzendaritza artistiko pean, produktu gama berriak garatu ziren. Horietako lehena, Emea bilduma, kooperatibaren eraldaketaren ikurra da. 2004an Pariseko Maison et Objet erakusketan aurkeztua, berehala arreta bereganatu zuen eta laster klasiko bat bilakatu zen, kooperatibari egungo egoerara eramanen zuen bidea erakutsiz.
Jean-Louis Iratzokirekin egin zen lehen lankidetzak Emea bildumaren sortzea ekarri zuen, produktuaren zerbitzuko den mekanizazio, muntaketa eta zehaztasun mailan Alkiko langileen trebezia eta gaitasunak balioan ezartzea ahalbidetzen duen zur trinkoaren inguruko artisau lana Memoria kolektiboan errotua den bilduma, hastapenetik zegoen haritz trinkozko gama bat sortzeko asmoan oinarritua da, bloke bakarrekoa iduri duen unitate koherente bat osatzeko antolatuak diren elementuz egina.
Bilduma horrek gure memoria kolektiboan errotzeko borondate hori berezkoa du, bereziki elkarbizitzako pieza nagusia den mahaiaren diseinuarekin, zeinak inguruan jateko, jostatzeko eta lan egiteko jendea elkartzen zuen baserriko mahai handiak oroitarazten dituen.EMEA gama edertasun, sendotasun zein erosotasunak eta ekai nobleen erabilpenak gidatua da. Goxotasun marka diren forma klasikoek arbasoen trebetasuna eta estetika errotik garaikidea elkartzen dituzte, pausarako eta harmoniarako gonbidapena egiten duten altzariak eskainiz.
Kooperatibaren balore kardinala den betikotasunak, honen hautu guziak elikatzen ditu eta ekintza guziak gidatzen. Aldi bateko arrakastatik urrun, iraunkorrak eta kalitatekoak diren ekaiz osatua den eta forma aldaezinak agertzen dituen EMEA bilduma horren ilustrazio argia da.
Jean-Louis Iratzoki: “Emea, Alkiren eraldaketaren hastapeneko zinezko asmo-deklarazioa da. Sinpletasun ariketa eskultoriko bat, goxoki agertzen diren formekin. Bloke bakar batetik ateratzen den irudi bat bezala. Unibertso berri baterako lehen urratsa da, zuraren lanketaren trebetasuna mintzaira afektiboarekin lotzen duena.
Emea aulkien 1. instalazioaVersailles jauregiko jatetxea
Dinh Van bitxi-denda / Paris
Louis Vuitton Fundazioa / ParisArkitektoa: Frank GehryJatetxearen diseinua: Wilmotte & AssociésArgazkiak: Mito
Euskal Herriko etxe batArkitektoa: Leibar & SeigneurinArgazkiak: Mito
Seminario kapela / Larresoro - Euskal HerriaArgazkiak: Mito
Alaena bulegoak / Miarritze Arkitektoak: Gardera-PastreArgazkiak: Sandrine Iratcabal
Fontainebleau gaztelua / FrantziaArgazkiak: Mito
Le Connecteur Kulegoak / BiarritzArkitektura: Camborde ArchitectesArgazkiak: Mito
EPFL Unibertsitatea / Lausanne - SuitzaProiektuaren arduraduna: Marcos AlvaroArgazkiak: Mito
BarentsKrans abokatu bulegoak / Haga - HerbehereakArkitektoak: HofmanDujardinArgazkiak: Matthijs van Roon
Quiksilver Europaren egoitza nagusia / Donibane LohizuneArkitektoa: Patrick ArotcharenArgazkiak: Mito
Emea tabureteak IMM Cologne ferian erakutsiakArgazkiak-: Mito
Aftenposten hedabide bulegoa / Oslo
Freshperts Jatetxea / BartzelonaArkitektoa: Sandra Tarruella InterioristasArgazkiak: Salva Lopez
Beste aktualitateak
ALKI FEST
Ate ideki eta salmenta berezia: ongi etorri Alki Fest-era!
Alkik bere ateak idekiko ditu urriaren 29tik 31ra, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30etara. Hiru egun deskubritzeko, bisitatzeko, partekatzeko… eta gure altzariak beherapen haundiekin eskuratzeko.
URRIAREN 27-TIK 30-ERA
Gure azken bildumak deskubritu Orgatec ferian
Bi urtez behin, Orgatec feriak lan-espazioen antolamenduko eragileak biltzen ditu Kolonian. Aurten, «From rooms to relationships» gaia du ardatz,
IRATZOKI STUDIO
Kuskoa M, barne espazioak animatzeko egur eta metalaren arteko uztarketa
Alkik Kuskoa M bilduma berria aurkezten du, Iratzoki Studio-k asmatua. 2011-n sortutako Kuskoa bildumaren jarraipenean, bilduma berri honek...
MARIE ET ALEXANDRE
Bildua, Galerie nationale du design-entzat sortutako bilduma
Saint-Étienne hiri bihotzean, Galerie nationale du design (Diseinuaren Galeria Nazionala) museoak diseinuari lotutako pieza publikoak biltzen eta biziarazten ditu.
Zure herria hautatu