Ekoizpena eta showrooma Larresorora: Alkiren aldi berria

Itsasuko egoitza historikoan lau hamarkada baino gehiago iragan ondoren, tailer berria Larresorora ekarri dugu. Lan-eremuarekin batera, zerumuga ere zabaldu nahi izan dugu.

Leibar&Seigneurin arkitektura agentziak diseinatu eraikin berria funtsezko urratsa zaigu; izan ere, Alki hazten lagunduz eta bezeroei gureganako bidea erraztuz, geroa eskura ekartzen digu.

Zenbait astez egokitzapenetan artoski ibili ondoren, ekoizpena osoki Larresoron abiatua da, eraginkortasunerako eta iraunkortasunerako diseinatu espazio berrian. Gure ekoizpen tresna berri eta berritzaileari esker, artisautza eta puntako teknologia are hobeki uztartu ditzakegu, hori baita, hastapenetik, kooperatibaren funtsezko ezaugarria.

Orain, harrera gunea antolatzen ari gara, azaro hondarrean irekitzeko gisan! Showroom handian, gure altzari bilduma guziak ikusteko eta zuenganatzeko parada ukanen duzue. Bestalde, saltegi gunean, Euskal Herrian ekoitzi eta arta handiz hautatu beste produktu batzuk ere eskura ukanen dituzue.

Hori guzia zuekin partekatzeko ezin gogotsuago gaude! Adi egon, laster informazio gehiago emanen dizuegu!

Argazkiak: Mito & Pierre Leibar

Beste aktualitateak

Portes ouvertes & vente exceptionnelle : découvrez Alki Fest !

URRIAREN 30ETIK AZAROAREN 1ERA

Ate ideki eta salmenta berezia: zato Alki Fest-era!

Alkik bere ateak idekiko ditu urriaren 30etik azaroaren 1era. Hiru egun deskubritzeko, bisitatzeko, partekatzeko… eta gure altzariak beherapen haundiekin eskuratzeko.


L’atelier Alki distingué pour son audace architecturale

ERAIKUNTZAKO SARIA

Alkiren tailer berria bere audaziarentzat saritua izan da

Gure tailer berria, Lantokia, Leibar & Seigneurin arkitektura etxeak diseinatua, 2025eko Eraikuntza trofeoetan saritua izan da, « Eraikuntza komertzial eta bulegoak » kategorian.


Paris Design Week : un après-midi d’inspiration chez Alki le 04/09

UHIN, ATELIER IMMERSIF & COCKTAIL

Paris Design Week : un après-midi d’inspiration chez Alki le 04/09

À l’occasion de la Paris Design Week, nous avons le plaisir de vous convier à un moment privilégié dans notre showroom parisien, le jeudi 4 septembre, de 14h à 18h.


Alki réédite un siège iconique de Nestor Basterretxea

ETORKIZUNERAKO ITZULERA

Alkik Basterretxearen jarleku ikonikoa berrargitaratu du

Nestor Basterretxea sortu zenetik 100 urte baino gehiago iragan diren honetan, Alkik euskal diseinu industrialaren arloko aitzindariak 1961ean marraztu jarleku bat berrargitaratu du.


Néstor Basterretxea, le design indémodable

GAITASUN ANITZEKO ARTISTA

Néstor Basterretxearen diseinu iraungiezina

Juan Daniel Fullaondo arkitekto eta kritikariak “kaleidoskopioa” izengoitia ematen zion. Izan ere, Nestor Basterretxea artista gaitza izan zen tinduan, iragarki-marrazkian, eskulturan, pinturan, altzari-diseinuan, baita zineman ere.


Notre savoir-faire reconnu par le label EPV

TREBETASUNA

Alki-k EPV labela lortu du!

Alkik Entreprise du Patrimoine Vivant (EPV) labela jaso berri du! Horrek agerian uzten du gure egur sendo eta tapizeria lanetan dugun trebetasuna.