Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Service Pro
Vous êtes architecte ou professionnel et vous avez besoin d’aide ou de matériel pour réaliser un projet?
Service clients
Vous êtes particulier, à la recherche d’un établissement pour acheter des meubles Alki ou d’informations concernant un produit particulier?
Presse
Vous avez besoin d’images ou d’informations sur l’histoire d’Alki pour un article?
Emploi
Vous voudriez travailler pour Alki d’une manière ou d’une autre?
# IRAUNKORTASUNA
Mundu presatuari bazterretik so, hastapenetik, Alkik iraunkortasunaren apustua egin zuen. Fabrikazio urrats bakoitzean, denbora mubleen lerroetan kiribiltzen da, eta joankortasunaren zurrunbiloari buru egiteko indarra ematen die. Alkin, altzari bakoitza gure historiaren eta begirada aitzindariaren lekuko da.
Gure engaiamendua oihanean hasten daAlkirentzat, haritza lehengai gorena da. Zentzuzko garapen iraunkorraren aldeko gure engaiamendua zur horretan mamitzen da. Hala, gure baliabide nagusia naturala eta birziklagarria da. Ekaiaren trazabilitatea hastapenetik zaintzen dugu, oihan sailkatuetan hautatzen baitugu, garapen iraunkorreko ziurtagiriak dituzten iturriei emanez lehentasuna. Baliatzen ditugun haritz gehienak Frantziako oihanetatik heldu dira.
Euskal Herrian eginaAlkik gardentasuna aldarrikatzen du. Gure ustez, denek hurbiletik so egin behar genieke erosten ditugun produktuen jatorriari, gaiei eta fabrikazio baldintzei. Hori dela eta, Alki produktuak gure tailerrean berean eginak dira, Euskal Herriaren muinean. Horrez gain, gure hornitzaileen %80 gure tailerretik 100 km ingurura atzematen ditugu. Desmartxa horrek bat egiten du gure ingurumen, kultur, lurralde, industria, eta beraz, estrategia kezkekin. Badu urte anitz loturak eta elkarlanak sortzen ditugula tokiko partaideekin, dela metala, lurra ala tapizeriak lantzeko. Horri esker, tokiko ezagutzak eta teknikak babesten ditugu, eta, aldi berean, lurraldean are gehiago errotzen gara.
Zero energia kontsumoko tailerra Euskal HerrianGure tailerra bertan iraganen den ekoizpena eraginkorra eta iraunkorra izateko gisan pentsatua da. Bai kooperatibako kideak, bai mundu zabaletik heldu diren behari guziak inspiratzeko xedea du. Gure proiektuak osoki bat egiten du ekoizpen jasangarriaren aldeko engaiamenduarekin; hala, enpleguak sortzeko xedea du, baina, aldi berean, ingurumenean dugun eragina ttipitu nahi du, baliabide naturalak arrazoiz kudeatuz. Eraikinak ez du ez berogailu, ez aire girotu beharrik; argi naturalari ahalik eta probetxu gehien ateratzen dio eta %100 berriztagarriak diren energiak baizik ez ditu baliatzen. Tailerra eraikitzeak, bestalde, gure fabrikazio prozesuak berrikusteko eta hobetzeko parada eman digu, eta osagai organiko lurrunkorren isurketa %80 apaldu dugu. Horrez gain, sortzen ditugun zur hondakin guziak azpiproduktak egiteko berriz baliatzen ditugu.
Tokiko eta Europako lehengaiakHaritza da Alkiren lehengai nagusia. Hala ere, gure bildumetan beste hainbat gairekin uztartzen dugu. Etengabe ibiltzen gara berrikuntza bilatzen eta bide eta parada berriak saiatzen. 2015ean, bioplastikozko munduko lehen jarlekua sortu genuen; gai berri hori %80 landare-jatorrikoa da, eta beraz, jatorri fosileko plastikoa saihesteko aukera ederra da. Halaber, Lur bilduman, lur naturala landu genuen, Goicoechea eltzegilearekin lankidetzan. Berrikiago, gure azken sorkuntzetako batean PET birziklatua sartu dugu; hau da, gai plastiko birziklatu eta birziklagarria. Baliatzen ditugun ekai horiek guziak tokikoak ala Europakoak dira.
Iraunkortasuna, zeharkako balore
Alkirentzat, iraunkortasuna zeharkako printzipioa da, garapen iraunkorrarekin lotua, besteak beste. Argi dugu denborarekiko harremana bestela planteatu behar dela. Haritzek 80 eta 150 urte artean behar dute heldutasunera heltzeko; beraz, ardura eta arta bereziekin lantzea zor diegu. Hori dela eta, Alkik diseinua eta ekoizpena arta handiz pentsatzen ditu, produktu oro iraunkorra izan dadin, gure sorkuntzek belaunaldiz belaunaldi irauteko gisan.
Zure herria hautatu