Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
# KREAZIOA
Altzariez haratago, lan egiteko eta bizitzeko espazio atseginak sortu nahi ditugu; lehengai naturalek dakarten afektibitateaz, ingurumen goxoak antolatu. Alabaina, guretzat, sortzen ditugunak ez dira jarleku ala mahai soilak, giro oso bateko osagaiak baizik. Alkin, itzal handiko arkitekto eta diseinatzaileekin lan egiten dugu, emozioz beteriko ingurumenak, harritzeko eta zentzumenak pizteko gaitasuna duten espazioak asmatzeko gai baitira.
Ideiatik sorkuntzaraAlkik mundu zabaleko eta arlo anitzetako sortzaileekin lan egiten du: industria-diseinatzaileekin, artista grafikoekin, argazkilariekin, programatzaileekin, ofizialeekin ala arkitektoekin. Ezagutzak azaleratu nahi ditugu, langile trebeak elkartuz. Horretarako, ingurumen pizgarrian, eztabaida bultzatzen dugu, ideiak objektu konkretu bilaka daitezen. Onargarritik ohargarrira iragan nahi dugu, kalitatea eta bikaintasuna beti lehentasun hartuz. Ikuspegi horrek nazioarteko fama handiko sorkuntza-taldeekin lan egiteko parada ederrak ematen dizkigu.
Espazio afektiboak sortzenAltzariez haratago, lan egiteko eta bizitzeko espazio atseginak sortu nahi ditugu; lehengai naturalek dakarten afektibitateaz, ingurumen goxoak antolatu. Alabaina, guretzat, sortzen ditugunak ez dira jarleku ala mahai soilak, giro oso bateko osagaiak baizik. Alkin, itzal handiko arkitekto eta diseinatzaileekin lan egiten dugu, emozioz beteriko ingurumenak, harritzeko eta zentzumenak pizteko gaitasuna duten espazioak asmatzeko gai baitira.
Serra Boutique Hôtel gunea dena bihotz sosegu da, ikur duen Ginkgo zuhaitz sendoaren hostoa bezala.
Gaëtan Gentil chef izardunak eta haren bikotekide Céline Boinonek kodeak uzkailtzen dituzte, haien mundua den bihotzera, natura eta zaporearen Bateragunera, literalki eramateko.
Château Pichon Baron, Second Grand Cru Classé en 1855, est l'un des vignobles historiques de Bordeaux. Le château avec ses tourelles emblématiques, d'un romantisme et d'un charme inégalables, trône au...
Lausanne-ko Eskola politekniko federala (EPFL) zientzian eta teknologietan espezializatua den ospe internazionaleko unibertsitatea da.
Miraval estudio frantziarra itzuli da! 2022an, Damien Quintard-en ekimenez, estudioak ateak berriro ireki zituen urteetako isilunearen ostean.
Euskal inspirazioko kantina japoniar bat Donibane Lohizuneko portuko arrain saltokitik metro gutxitara.
Freshperts etxean jateko sei entseina biltzen dituen marka berri bat da. Sandra Tarruella Interioristas estudioak diseinatu du Bartzelonako zentroan kokatua den lokal berri hori.
Alki-tik hainbat produktu prestatu ditugu espazio atseginak altzariz hornitzeko, eta pentsatzen dugu horiekin eraginkortasunez lan egin daitekela, baita etxean ere.
Virgin Galactic enpresak bere lehen base aerospaziala ofizializatu du. "SpacePort America"-k 2020etik goiti turistak espaziora bidaltzea du helburutzat.
HofmanDujardin arkitektura estudio ospetsuak La Haye-n kokatua diren Barentskrans abokatu taldearen 5200m2-ko bulegoak antolatu ditu.
Louis Vuitton fundazioak, sorkuntza artistikoa bultzatzea du helburutzat maila nazional bai internazionalean.
Alvaro Garrido izardun sukaldeburu gaztearen jatetxea Bilboko Ribera merkatuaren parean dago.
Jura departamenduan dagoen Comté etxea DOP gazta horren maiteminduentzako leku saihestezina da.
Alki-tik, espazio atseginak hornitzeko diseinatutako produktuen aukeraketa bat prestatu dugu, etxean ere gustora lan egiteko.
Enpresako mundua aldatzen ari da, lan espazioen antolaketari geroz eta garrantzi gehiago emanez. Hemengo bulego argazki horiek, lan espazio desberdinez osatua da.
Marseillako Portu Zaharraren sartzean zeru eta itsaso artean zintzilikaturik, Europa eta Mediterraneoko Zibilizazioen Museoak ateak zabaldu zituen 2013ko ekainaren 7an.
Anthony Orjollet, Bidarteko Elements jatetxearen sukaldeburua da. Hunek Fooding 2018 gidaliburuaren mahai hoberenaren prezioa ukan zuen. Gaur, Biarritz zentroan kokaturiko Epoq izeneko bigarren jatetxe bat idekitzen du.
Gibe kabineteko bulego berriak Pariseko 8. arrondizamenduan, eta Saint-Augustin elizatik hurbil kokatuak dira. Batimendua harriz egina izan zen 18. mende bukaeran, Frantziako zaintzaleen errigemnduarentzat.
Mahastien inguruan kokatua den les Sources de Caudalie guneak 5 izardun hotel, SPA, izardun jatetxe eta ardotegi bat elkartzen ditu.
Gipuzkoan kokaturik, Garia okindegiak laborantza biologikotik datorren irina erabiltzen du eta bere tradiziozko laneko moldeak industriako tekniketatik oso urrun kokatzen dira.
Fikoba erakustazoka Irunen kokatua da. Laia bilkura mahai baten inguruan ezarriak, Kuskoa Bi bulego kadirak hemen osoki tapizatuak dira.
Ubon ostatua Koweit-en kokatua da. Rashed Alfoudari eta Dawood Albader arkitektuak Thai kulturaz inspiratu dira material eta koloreak hautatzeko.
Itsaso eta Surfaren Hiria 2011n sortu zen bi xede hauekin: itsasoa ezagutaraztea eta publikoari erakustea itsasoak duen garrantzia eta haren babesteko premia...
Solu zaharra, tonu argiak, Donostiren bihotzean kokatutako etxe honek soiltasun dotorez hartzen du Alkiren azken iritsiera, Heldu bilduma.
Gure Pariseko erakustaretotik hurbil, Anthony Courteille okinak Gravilliers karrikan den eta protagonista nagusitzat labetegia duen okindegi berria inauguratu du.
Bidarten, Euskal Herrian, harriztatua den bidexkaren puntan kokatua da etxe goxo hau. Gela nagusiaren erdian marmolezko mahai handi batek ohorezko lekua hartzen du, familian eta lagun artean elkartzeko leku ezin...
Roger PICABEAk berriz hartu duen 1928 jatetxea Donibane Lohizuneko Chantakoko golf ibilbidearen hastapenean kokatua da.
2021ean, ENEDIS frantziar elektrizitate-hornitzaile nazionalak Enedis Lab izeneko lan-eremu bat ireki zuen. Proiektu hori hiru ardatzetan oinarritzen da: malgutasuna, abegitasuna eta jasangarritasuna.
1897an, Baionako ikasle gazte batek (Pierre Fabierta) baloi obaloa hiri hortara ekarri zuen. Baionako gazteek errugbia praktikatzen zuten Saint Léon gunean, hiriko harresi zaharren itzalpean.
Miarritzen du egoitza Le Connecteur bizitzeko eta negozioak egiteko leku paregabeak, berrikuntzari dedikatua, start-up, sortzaile, enpresei eta ikasleei munduarekin lotzen dituen tokia.
Andoni Aduriz euskal sukaldari ospetsuak, Mugaritz jatetxeko bureaux, munduko 50 establezimendu hoberenetan zerrendatua denak, Topa Sukalderia jatetxea sortu du 2018an.
Miarritzen kokatuta, Villa Sion egoitzak Bio Alaena kosmetikako bulego berriak errezebitu ditu erakusketa-aretoa barne. Gardera-Pastre arkitektura estudioak eraberritua, egoitzak arkitektura prezio batzu jaso ditu.
Alki At Work bildumako elementu desberdinak elkarren artean erraz konbinatzen dira: bulego kadirak mahai apalak eta altuak, biltegiak, puf-ak. .. Altzariak kontu handiz eginak dira Euskal Herrian...
DNB, Norvegiako banku nagusiaren eraikina, MVRDVren lana da. Beiraz eta adreiluz egina, taldearen filial guztiak biltzen ditu eraikinak.
Bidarten den ESTIA campusak (Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola), ingeniari orokorrak formatzen ditu etorkizunean hainbat sektoretan arituko direnak
Stockholm-en kokatutako bulego berri hori Wingårdhs arkitektura estudioak pentsatua du. Geroztik, proiektuak Suediako 2017 bulegu hoberenaren saria lortu du.
Bulego bat osoki Alkiz ornitua. Detailea bildumaka...
Loft kitchen / Ristretto bar, Kuwait city zentroan kokatua den Chrystal Tower dorrean kokatua da. Bi markek espazio berdina partekatzen dute.
Musu ostatua laster bilakatu da Japonia iparran kokatua den Niseko herriko ostatu arrakastatsuenetariko bat.
Fontainebleau jauregia, bere eraikin ugarirekin, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatuta dago.
Larresoron 1733an seminario bat eraiki zen eta euskal elitearen prestakuntza zentro bihurtu zen.
Etorkizuna gure esku.Egin dezakeguna ustez egin behar duguna baino aise gehiago da. Alkiren ametsak erantzukizunean errotuak dira. Nahi dugun etorkizuna eraiki ahal izateko, hasteko, irudikatzeko gai izan behar gara.
Ikusmolde horrekin sortu zen Alki kooperatiba, ekonomikotik aise haratago doazen ametsekin, Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko xedearekin eta kultur eta gizarte balore sendoak aldarrikatu nahian. Egun ere, motibazio horiek berak ditugu akuilu. Muble soilak baino, gure sorkuntzak gure baloreen eta gero hobea eraikitzeko engaiamenduaren isla dira. Afekzioz, arduraz eta sormen ahalmenez bete espazioak sortu nahi ditugu. Horretarako, bide berriak bilatzen ditugu beti, eta beti hobetzeko xedez ibiltzen gara. Sinesteak errealitate berriak gauzatzen baititu, gure geroa oraindanik eraiki nahi dugu, eta etorkizun ametsak errealitate bilakatu.
Zure herria hautatu