Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
Ongi etorri Alki fabrikara
Helbidea :ZA Pelen Borda64480 Larresoro
Kontaktua :T. +33 559 298 417info@alki.fr
Showroom eta denda:Asteartetik larunbatera10:00 - 17:00
Bulego ordutegia:astelehenetik ostiralera9:00 - 12:301:30 - 6:00
Lau hamarkada baino gehiago Itsasuko egoitza historikoan iragan ondotik, Alkik Larresorora egin du aldaira, zero energiako tailer berrira. Lantoki paregabeari 400 m²-ko showrooma eta saltegi bat ere gehitu dizkio. Aldaketa hori kooperatibaren historian funtsezko bihurgunea izanen da. Asteartetik larunbatera, partikularrak eta profesionalak bertaratzen ahal dira, Alkiren altzariak ikustera eta erostera.
Showroom eta Denda
Showroom berritzailea, sorkuntza eta aurkikuntza guneaIratzoki estudioak 400 m²-ko showrooma diseinatu du. Bisitariei murgiltze esperientzia eskaintzen die, kurba eta gardentasun artean 100 metro baino gehiagoko erridaua kurrituz. Gune horretan, partikularrek eta profesionalek Alkiren altzari bildumak ezagutzeko parada ukanen dute: bai etxerako sorkuntzak, baita ostalaritzarako sortak eta bulegorako antolamenduak ere. Showrooma guneka antolatua da, orotariko giroak erakusteko gisan: jatetxe ala lounge bar, proiekzio areto nola liburutegi, Alkiren sorkuntzen moldakortasuna agerian emanik.
Saltegia, esperientzia osatzekoShowroom-aren ondoan, Alkiren bildumen objektu osagarriak proposatzen dituen saltegia dago. Horietako batzuk bertan eginak dira, eta besteak tokiko markekin eraman lankidetzen fruituak dira. Bestalde, Euskal Herriko beste ekoizle batzuek sortu objektu batzuk ere badira, arta handiz hautatuak, tokiko trebetasun eta aberastasunen erakusleiho. Showrooma eta saltegia asteartetik larunbatera izanen dira zabalik, 9:00etatik 17:00etara. Bertan, %20ko beherapena ukanen duzu altzari ta objektu guztietan!
Zero energia fabrika bat
Iraunkortasuna eta berrikuntza, tailerraren zutabeLarresoron plantatzea urrats handia da Alkirentzat; leku aldaketa soila baino aise handiagoa. Izan ere, Euskal Herriko ekonomia eta kultura garapenaren alde kooperatibak betidanik izan duen engaiamendua are urrunago eramaten du, besteak beste kalitatezko lanpostu iraunkorrak sortuz. Leibar & Seigneurin agentziak sortu duen 8 260 m²-ko tailer berria eredugarria da energia eraginkortasunean eta soiltasunean. Eraikina dagoen lursailak malda handia du, eta arkitektura aldetik, lurrean ahal bezain azalera guti hartzeko gisan pentsatua izan da. Hertsapena zena indar bilakatu da, Alkiri ekoizpenaren antolaketa optimizatzeko parada eman baitio: lehen lerroan egiten zena orain zirkularra izanen da. Lan baldintzak eta fabrikazio prozesuak ere berrikusi eta aise hobetu dira.Emaitza oneko isolamenduari esker, tenperatura aldaketak eta airearen kalitatea hobeki kontrolatuak dira, tailerra hozteko ala berotzeko sistemarik batere baliatu gabe. Halaber, eraikin berria ahal bezainbat argi natural hartzeko diseinatua da, argi artifiziala saihesteko; horretarako, eraikineko irekidura zabalak eguzkiaren norabidearen arabera pentsatuak izan dira. Egun tailerrean baliatzen den elektrizitatea %100 berriztagarria da, Enargia tokiko elektrizitate hornitzaileari esker. Gerora, eraikineko teilatuan eguzki panelak ezartzea pentsatua da, urtean ekoitziko duten energiak tailerreko elektrizitate beharrak osoki asetzeko gisan.
Zure herria hautatu