Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Service Pro
Vous êtes architecte ou professionnel et vous avez besoin d’aide ou de matériel pour réaliser un projet?
Service clients
Vous êtes particulier, à la recherche d’un établissement pour acheter des meubles Alki ou d’informations concernant un produit particulier?
Presse
Vous avez besoin d’images ou d’informations sur l’histoire d’Alki pour un article?
Emploi
Vous voudriez travailler pour Alki d’une manière ou d’une autre?
# KULTURA KO-OPERATIBOA
Alki altzari orok hamaika jenderen gogoak eta eskuak daramatza. Kultura kooperatiboa azalean daramagu. Iparrorratz izan dugu beti, eta gure ibilbidean behin eta berriz baieztatzeko parada izan dugu. Humanismo, elkartasun eta demokrazia balioak gure egiten ditugu, egina ez baita ezer izana gabe.
Gure kooperatibak emazte eta gizon engaiatuak biltzen ditu, denon geroa elkarrekin eraikitzeko xede bera dutenak. Gure enpresaren jabe kolektiboak garenez, demokrazia baloreak defenditzen ditugu – pertsona bat, boz bat-, gure xede ekonomiko, sozial eta kulturalen mesedetan. Kide bakoitzak enpresaren irabaziak berrinbertitzen ditu, gure oinarrizko printzipioekin bat.
Izan zirelako gara, garelako izango dira.
Alki 1981ean sortu zen, Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko asmo irmoari jarraiki, gure geroa gure lurretik bertatik eraiki nahi baikenuen. Bide luzea izan da, eta langileen elkartasunari eta kultura kooperatiboaren printzipioei eusteari esker loratu da gure kooperatiba.Emaitza ekonomikoez haratago, gure xede nagusia ingurumena garatzen eta aberasten laguntzen duen proiektu komertzial eta kulturala osatzea da. Hala, enplegu aukerak sortzen ditugu, eta aldi berean, kultura kooperatiboa eta jendeen eta enpresen arteko lankidetza azkarki sustatzen dugu, bezeroek merkatuan dagoen eskaintzarik onena ukan dezaten eskura.Erabaki oro elkarrekin hartzen da, kooperatibako kide guzien artean. Alabaina, langile guziek kide maila bera dute eta Alkiren bizi demokratikoan berdin parte hartzen dute.Sortzen ditugun irabazien parte bat kooperatiban bertan berrinbertitzen dugu, geroko erronkei lasaitasunez buru egin ahal izateko. Gaineratekoa kide guzien artean berdin partekatzen dugu, soldata hierarkia batere kontuan hartu gabe. Gure xedea argia eta aldaezina da: aberastasuna berdintasunez partekatzea, elkartasunaren indarrean sinesten baitugu eta elkarrekin gero zuzenago eta bidezkoago bat eraiki nahi baitugu.
Kultura kooperatiboa – elkarlanaElkarlana gure giza-izaeraren muinean dago, eta gure zibilizazioari hobetzeko funtsezkoa izan zaio. Sinesmen eta balore beren inguruan jendeak bilduz, lankidetzak helburu ber bat kausitzeko elkarrekin jokatzera bultzatzen gaitu. Kultura kooperatibo hori gure xede kolektiboaren oinarrian dago, eta harreman baliosak sortzen ditu, bai enpresan berean, bai gure ingurukoekin. Alki egunero aritzen da komunitate hori eraikitzen eta ezagutzak aberasten. Bezeroekin eta hornitzaileekin ditugun hurbileko harremanak zainduz, teknologia, ofizialeak, diseinatzaileak eta arkitektoak etengabe loturik atxikitzen ditugu.
Zure herria hautatu