Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Service Pro
Vous êtes architecte ou professionnel et vous avez besoin d’aide ou de matériel pour réaliser un projet?
Service clients
Vous êtes particulier, à la recherche d’un établissement pour acheter des meubles Alki ou d’informations concernant un produit particulier?
Presse
Vous avez besoin d’images ou d’informations sur l’histoire d’Alki pour un article?
Emploi
Vous voudriez travailler pour Alki d’une manière ou d’une autre?
#RSE
Garapen iraunkorraren alde azkarki egiteko, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorraren aldeko Munduko Itunaren Helburuekin bat egitea erabaki dugu, erreferentziazko erakundea baita eta hark baitu munduko eragile gehien biltzen. Desmartxa horrek erakusten du printzipio horiek gure enpresaren estrategian, kulturan eta eguneroko eragiketetan barneratu nahi ditugula, eta gure eragin gunean garatzen lagundu nahi ditugula. Egun, gure ekintza eta proiektuek Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorraren aldeko Munduko Itunaren 10 helburu nagusien alde egiten dute.
Nazio Batuen Itunaren Garapen Iraunkorrerako Helburuen ildotik
Osasun ona eta ongizatea
Banakoei bizi sanoa bizitzeko bidea ematea eta adin guzietan ongizatea sustatzea. Alkiren helburua lan baldintza sano eta gogo-aberasgarriak sortzea da, inspirazioaren eta emankortasunaren alde egiteko gisan. Horretarako, lankide guzien osagarria eta ongizatea bermatu behar dira, bai lan baldintzei dagokienez, bai gizarte harremanei dagokienez:
Energia garbia eta prezio merkean
Energia-zerbitzu fidagarri, iraunkor eta modernoak denek eta arrazoizko prezioan eskura dituztela bermatzea. Alkik badaki zein garrantzitsuak diren energia-baliabidea eta ingurumena:
GIZALEGEZKO LANA ETA HAZKUNTZA EKONOMIKOA
Hazkuntza ekonomiko bizia, partekatua eta iraunkorra sustatzea, baita ekoizpenean enplegu betetasuna eta denendako gizalegezko lana ere. Alkin, pertsonari ematen diogu lehentasuna, eta epe luzera gogoetatzen dugu. Hazkunde ekonomikoa kooperatibaren iraunkortasuna bermatzeko baliagarri zaigu:
Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilientea sortzea, denen onerako industrializazio iraunkorra sustatzea eta berrikuntzaren alde egitea. Alkik etengabe jarduera iraunkor eta erresilientea sustatzen duela eta berrikuntzaren alde egiten duela zaintzen du. Ziurtagirien arauzko programa ofizialetatik harago:
Berdintasun eskasa murriztea
Herrialdeen arteko eta herrialdeen baitako berdintasun eskasak murriztea. Alki kooperatiba denez, pertsonen arteko berdintasun printzipioa funtsezkoa zaigu, ezaugarri hauek agerian ematen duten bezala, besteak beste:
HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORRAK
Hiriak eta giza establezimenduak denei irekiak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izatearen alde jokatzea.Alki bere lurraldearen alde egiten duen eragile ekonomikoa da. Kooperatibaren eginkizunetako bat balioa eta aberastasuna bertan sortzea da, lurraldea ekonomikoki eta kulturalki biziarazteko. Horretarako, hauek egiten ditugu:
Kontsumo eta ekoizpen arduratsuak
Kontsumitzeko eta ekoizteko molde iraunkorrak finkatzea. Alkik ingurumenean duen eragina kontrolatzen du, enpresaren balio-kate osoan, baliatu gaietatik hasi (zura, artilea, bioplastikoa edota PET birziklatu eta birziklagarria) eta gure ekoizpen tailerreraino:
Klima aldaketei buru egiteko neurriak
Klima aldaketei eta haien eraginei buru egiteko neurriak berehala hartzea. Alkin, etorkizunerako bide bakarra gure lurraldea eta baliabideak errespetatzea dela uste dugu. Ekintza oro klima aldaketari buru egiteko urrats bat da; Alkik horren araberako hautuak egiten ditu:
Lurreko bizia
Lurreko ekosistemak babestea eta berrezartzea. Alki kooperatiba denez, gure ekoizpena bertakoa denez eta baliatzen ditugun gaiak artaz hautatzen ditugunez, hastapenetik, enpresa arrazoizko jokabideen inguruan eraiki dugu. Usaia horiek orain arduratsu erraten zaionari dagozkie. Hain zuzen, balio-kate osoan arretaz jokatzean datza, bai horniduran, bai gure produktuen ekoizpenean:
Ziurtagiriak eta txostenak
Zure herria hautatu