Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Service Pro
Vous êtes architecte ou professionnel et vous avez besoin d’aide ou de matériel pour réaliser un projet?
Service clients
Vous êtes particulier, à la recherche d’un établissement pour acheter des meubles Alki ou d’informations concernant un produit particulier?
Presse
Vous avez besoin d’images ou d’informations sur l’histoire d’Alki pour un article?
Emploi
Vous voudriez travailler pour Alki d’une manière ou d’une autre?
Nestor Basterretxea sortu zenetik 100 urte baino gehiago iragan diren honetan, Alkik euskal diseinu industrialaren arloko aitzindariak 1961ean marraztu jarleku bat berrargitaratu du. Altzariak egunerokotasun osoa atxiki du, eta Basterretxearen lanean etengabe egon diren ausardiaren eta berrikuntzaren lekuko da.Margolari, publizista, zinemagile, diseinatzaile industrial, Gaur talde aitzindariaren sortzaile… txapela horien guzien azpian, buru bakarra, ukitu bakarra: Nestor Basterretxearena. Artistak, euskal artea modernizatzeaz gain, nazioartera eraman zuen, bere obra 1960ko mugimendu nagusietan barneratuz.
Diseinu industriala Basterretxearen joko eremu emankorrenetakoa izan zen. Juan Huarte Beaumontek sortu Muebles H markarentzat ausardia handiko altzariak diseinatu ondotik, Donostian Espiral denda ireki zuen. Bertan, bere sorkuntza moderno eta garaiz kanpokoak diseinatzen eta saltzen zituen, eta horiei esker, luze gabe, nazioarteko itzaleko diseinatzaile bilakatu zen.2025ean, Alkik Espiral saltegiaren garaiko altzari ikoniko bat berrargitaratu du: “Uhin” jarlekua. Basterretxeak izigarri maite zuen uhinaren metafora: “Uhinari izaera ez zaio inoiz aldatzen; forma, aldiz, etengabe; uhinek bezala, altzariek inoiz ez diete kalitate gorenei uko egin behar”. 1961eko sorkuntza horretan, uhinak eta altzariak bat egiten dute, silueta kurbadun, arin, grafiko eta erosoan.
Jatorrizko altzaria garaiz kanpokoa zen: etorkizunerako bidaia egiteko sortua zen. Alkik kolore sorta berriaz jantzirik birsortu du: 2025eko “Uhin” altzaria 12 koloretan dago, haritz argitik laranja historikora, Klein urdinean eta beste. Jarlekua zur hosto tinkatuz egina da, eta gainazaleko geruza haritzezkoa du; hots, Basterretxearen zuhaitz kutunezkoa.
Eskerrik beroenak Basterretxea familiari, Alkiri artistaren obra gure etxeetan biziarazteko plazera ahalbidetu baitio.
Itxura soila duenez, edozein estiloko lekuetan atzeman dezake tokia. Etxean Uhin sartzea ez da ederra soilik: euskal kultura-oinordetza aberastu zuen artista aitzindariaren memoria biziaraztea ere bada.
Eramazu Uhin etxera: Larresoroko Alki saltegian zain duzu
Iratzoki estudioak ditu UHIN produktuaren berrargitalpen proiektua + Nestor Basterretxea Larresoroko erakusketaren eszenografia sortu.Argazki kredituak: Mito - Basterretxea familia - Irungo udal-artxiboa
Beste aktualitateak
ISTORIA ETA JAKINTZA
Alkik bere manifestu-liburua argitaratu du: "Haritzetik ekintzara"
Liburu honen argitalpenarekin, Alkik bere istorioa eta jakintzari buruzko ikuspegi konprometitu bat eskaintzen du. Kooperatibak aldarrikatzen du diseinua aldaketa kultural eta sozietal batentzako tresna izan daitekela.
EGUBERRIKO OPARI SELEKZIOA
Alki Dendan: hemen bertan sortutako opari politak!
Aurten, zer iduritzen egiazki zentzua duten objektuak oparitzea? Gure larresoroko dendan, opari selekzio bat prestatu dugu zuentzat
ERAIKUNTZAKO SARIA
Alkiren tailer berria bere audaziarentzat saritua izan da
Gure tailer berria, Lantokia, Leibar & Seigneurin arkitektura etxeak diseinatua, 2025eko Eraikuntza trofeoetan saritua izan da, « Eraikuntza komertzial eta bulegoak » kategorian.
UHIN, ATELIER IMMERSIF & COCKTAIL
Paris Design Week : un après-midi d’inspiration chez Alki le 04/09
À l’occasion de la Paris Design Week, nous avons le plaisir de vous convier à un moment privilégié dans notre showroom parisien, le jeudi 4 septembre, de 14h à 18h.
Zure herria hautatu