Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
Alki sortu zenetik, erabakiak hartzen ditugu iraunkortasuna bilatuz eta gure lurraldearen garapenean lagundu nahian. Konpromiso hauek dira gure marka estrukturatu dutenak eta gaur egun hain berezia egiten dutenak.Gure tailerrean, altzari iraunkorrak eta kalitate handikoak ekoizten ditugu, gure jakinduria balioetsiz eta transmitituz. Produktu bakoitza diseinatzaileen, kooperatibisten eta gertuko bazkideen arteko lankidetza estuaren emaitza da, gure balioak islatuz: iraunkortasuna, trebetasuna, sorkuntza, militantismoa eta kultura kooperatiboa.
Gure konpromisoeri esker gaur bi erreferentziazko zigilu lortu ditugu: Ondare Bizidunaren Enpresa (EPV) zigilua, artisau eta industria jakinduria duten enpresak nabarmentzen dituena, eta Ecovadis Urrezko ziurtagiria, 2024an ardura sozial eta ingurumenaren alorrean gehien eraginkorrak diren enpresen %5en artean kokatzen gaituena. Prezio hauek gure jakinduria eta konpromiso maila egiaztatzen dute gizarte eta ingurumen erronken aurrean.Etorkizuna anbizioz aurreikusten dugu gure produkzio gune berria eraikiz, Alki-ren lanbide ezberdinak bilduko dituena eta guztientzat irekia izango dena. Lurraldearekiko errespetua eta gure ingurumen eraginaren kontrola leku honen arkitektura bihotzean jarri dira. "Zero energia" tailer hau ekoizpen eraginkor eta iraunkor gisa pentsatua dago, kooperatibistak, bezeroak eta mundu osoko pertsonak inspiratzeko. Fabrikazio prozesuak optimizatzeko eta gure ingurumen aztarna murrizteko punta-puntako teknologiez hornitua izanen da.
Informazio gehiagorentzat, bisitatu gure orri espezifikoa: Lantokia.
Beste aktualitateak
URRIAREN 22-TIK 25-ERA
Gure azken berrikuntzak Orgatec-en ezagutu
Urriaren 22tik 25era, bisita gaitzazu Orgatec ferian, Kolonian, Bibolina bulego-sistema berria lehen aldiz presentatuko dugu Julie Richoz-ek sortutako bildumaren luzapen bezala.
ZUZULU BILDUMA
Monocle Design Awards 2024
Gure Zuzulu bildumak Monocle Design Award 2024 prezioa irabazi berri du, urteko top 50 produktu inspiratzaileak ospatzen dituen saria!
BIBOLINA AURKEZPENA ETA EMEAREN 20 URTEAK
Milaneko nazioarteko altzari feria
Apirilaren 16tik 21era iragan zen Milango nazioarteko altzari ferian gure standera zure bisitagatik eskertzen dizugu
Zure herria hautatu