Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Ekoizpena eta showrooma Larresorora: Alkiren aldi berria
Itsasuko egoitza historikoan lau hamarkada baino gehiago iragan ondoren, tailer berria Larresorora ekarri dugu. Lan-eremuarekin batera, zerumuga ere zabaldu nahi izan dugu.
Leibar&Seigneurin arkitektura agentziak diseinatu eraikin berria funtsezko urratsa zaigu; izan ere, Alki hazten lagunduz eta bezeroei gureganako bidea erraztuz, geroa eskura ekartzen digu.
Zenbait astez egokitzapenetan artoski ibili ondoren, ekoizpena osoki Larresoron abiatua da, eraginkortasunerako eta iraunkortasunerako diseinatu espazio berrian. Gure ekoizpen tresna berri eta berritzaileari esker, artisautza eta puntako teknologia are hobeki uztartu ditzakegu, hori baita, hastapenetik, kooperatibaren funtsezko ezaugarria.
Orain, harrera gunea antolatzen ari gara, azaro hondarrean irekitzeko gisan! Showroom handian, gure altzari bilduma guziak ikusteko eta zuenganatzeko parada ukanen duzue. Bestalde, saltegi gunean, Euskal Herrian ekoitzi eta arta handiz hautatu beste produktu batzuk ere eskura ukanen dituzue.Hori guzia zuekin partekatzeko ezin gogotsuago gaude! Adi egon, laster informazio gehiago emanen dizuegu!
Argazkiak: Mito & Pierre Leibar
Beste aktualitateak
ALKI FEST
Ate ideki eta salmenta berezia: ongi etorri Alki Fest-era!
Alkik bere ateak idekiko ditu urriaren 29tik 31ra, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30etara. Hiru egun deskubritzeko, bisitatzeko, partekatzeko… eta gure altzariak beherapen haundiekin eskuratzeko.
URRIAREN 27-TIK 30-ERA
Gure azken bildumak deskubritu Orgatec ferian
Bi urtez behin, Orgatec feriak lan-espazioen antolamenduko eragileak biltzen ditu Kolonian. Aurten, «From rooms to relationships» gaia du ardatz,
IRATZOKI STUDIO
Kuskoa M, barne espazioak animatzeko egur eta metalaren arteko uztarketa
Alkik Kuskoa M bilduma berria aurkezten du, Iratzoki Studio-k asmatua. 2011-n sortutako Kuskoa bildumaren jarraipenean, bilduma berri honek...
MARIE ET ALEXANDRE
Bildua, Galerie nationale du design-entzat sortutako bilduma
Saint-Étienne hiri bihotzean, Galerie nationale du design (Diseinuaren Galeria Nazionala) museoak diseinuari lotutako pieza publikoak biltzen eta biziarazten ditu.
ALTZARIEK FORMA HARTZEN DUTEN LEKUA
Lantegiaren bisita gidatuak
Alkiren tailerrean, haritzak leku nagusia du. Bere ibilbidea segitzen da, lehengaietik pieza bukaturaino, makinen eta gure kooperatibistaren jestuen bidez.
2026KO APIRILAREN 20 - 26
Alki Milan Design Week-aren bihotzean
2026ko apirilaren 20tik 26ra, Milanen izango gara, Brera Design District bihotzean.
Zure herria hautatu