Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Alkiren tailerrean, haritzak leku nagusia du. Bere ibilbidea segitzen da, lehengaietik pieza bukaturaino, makinen eta gure kooperatibistaren jestuen bidez. Produktu bakoitzak denbora, arreta eta trebetasuna eskatzen du. Etapa segida bat da, non zehaztasun teknikoak eta jestuen zuzentasunak bat egiten duten.Alkik bere tailerra publikoari idekitzen dio orain, bisita gidatuak proposatuz. Publiko zabalarentzat eta profesionalentzat pentsatuak, fabrikazioaren barrualdea ezagutzeko aukera ematen dute: mekanizazioa, lixatzea, finizioa, tapizeria, muntaketa… Gure tailerretan murgiltzeko esperientzia bat, gure altzariak nola egiten diren gertutik bizitzeko.
Bisitak, obra arkitektoniko bat ere ezagutzeko aukera ematen du: zero energia kontsumoko eraikin bat, ekoizpena modu iraunkor, argitsu eta atseginean bizitzeko. Paisaiari irekia, argi naturala sartzen uzten du eta ingurunearekiko ikuspegi ederra eskaintzen du. Ibilbidea showroomean eta dendan luzatzen da, nun Alki bildumak ezagutuko ditutzuen. Espazio horiek astelehenetik larunbatera idekiak dira.Tailerreko bisitak asteazkenetan 15:00etan eta ostiraletan 11:00etan antolatuak dira.Helbidea: ZA Pelen Borda – 64480 Larresoro.Bisitaren iraupena: 45 minutu.Prezioa: 5 € / pertsona (urririk 12 urtetik behiti)
Beste aktualitateak
2026KO APIRILAREN 20 - 26
Alki Milan Design Week-aren bihotzean
2026ko apirilaren 20tik 26ra, Milanen izango gara, Brera Design District bihotzean.
BIBOLINA BY JULIE RICHOZ
Bibolina office bilduma berria
Bibolina bilduma bulegoaren unibertsora zabaltzen da, Bibolina Office-k lan-mundura bere freskotasuna eta bizitasuna ekarriz.
ISTORIA ETA JAKINTZA
Alkik bere manifestu-liburua argitaratu du: "Haritzetik ekintzara"
Liburu honen argitalpenarekin, Alkik bere istorioa eta jakintzari buruzko ikuspegi konprometitu bat eskaintzen du. Kooperatibak aldarrikatzen du diseinua aldaketa kultural eta sozietal batentzako tresna izan daitekela.
Zure herria hautatu