Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Kasik 45 urte daramatza Alkik altzariak ekoizten. Baina aulki edo mahai bakoitzaren atzean, konpromiso sakonago bat badago: herrian bizi eta lan egiteko nahia, etorkizun desiragarriago bat eraikitzeko borondatea.Ikuspegi kolektibo hori da "Haritzetik ekintzara" liburuan hitzetan eta irudietan erakutsi nahi izan duguna. Hiru hizkuntzetan (euskara, frantsesa, ingelesa) den Manifestu-liburu honek Alkiren historia kontatzen du: 1981ean Ipar Euskal Herrian sortu zen kooperatibatik hasita, gure azken sorkuntzetaraino. Haritz sendoaren inguruko jakintza tradizionala nabarmentzen du, baita bioplastikoarekin, tapizeriarekin eta bestelako materialekin egindako ariketak ere.
Lan honek, gainera, Alkiren nazioarteko proiekzioa eta arkitekturarekin duen lotura estua erakusten du, mundu osoko arkitekto eta preskriptorekin egindako proiektu ugariren bitartez.Gonbidapen bat da Alki unibertsoan murgiltzeko, jada eskuragarri duzuna Larresoroko lantegi berriko dendan.
Beste aktualitateak
ALKI FEST
Ate ideki eta salmenta berezia: ongi etorri Alki Fest-era!
Alkik bere ateak idekiko ditu urriaren 29tik 31ra, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30etara. Hiru egun deskubritzeko, bisitatzeko, partekatzeko… eta gure altzariak beherapen haundiekin eskuratzeko.
URRIAREN 27-TIK 30-ERA
Gure azken bildumak deskubritu Orgatec ferian
Bi urtez behin, Orgatec feriak lan-espazioen antolamenduko eragileak biltzen ditu Kolonian. Aurten, «From rooms to relationships» gaia du ardatz,
IRATZOKI STUDIO
Kuskoa M, barne espazioak animatzeko egur eta metalaren arteko uztarketa
Alkik Kuskoa M bilduma berria aurkezten du, Iratzoki Studio-k asmatua. 2011-n sortutako Kuskoa bildumaren jarraipenean, bilduma berri honek...
MARIE ET ALEXANDRE
Bildua, Galerie nationale du design-entzat sortutako bilduma
Saint-Étienne hiri bihotzean, Galerie nationale du design (Diseinuaren Galeria Nazionala) museoak diseinuari lotutako pieza publikoak biltzen eta biziarazten ditu.
Zure herria hautatu