Passer aux informations produits
1 de 2

Design : Iratzoki.studio

Laia kadira

Laia kadira

Bizkar apala

Min

Prix habituel 550,00 €
Prix habituel Prix soldé 550,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Moldatze ugari proposa daitezke Laia kadirarentzat: estruktura egurrezkoa, haritz natural edo tindatua izan daiteke. Jartzekoa larruzkoa edo oihalezkoa. Kadiraren gibeleko partea, beti artilez estalia da.

Laia bilduma da, Alki-k duen garapen iraunkorreko desmartxa batean sartzeko nahikariaren ikurra. Asmakuntza arrazoitua, sorkuntza lan sakona eta, moda eta balentria izan daitezkeen oztopoak saihesteko, altzari iraunkorren bilaketa. Haritzezko xibalet sinple baten gainean, zurez eta aparrez estali kusku bat, feltroz eta artilez jantzia.

Haritz trinkozko egitura. Eserlekua oihal, larru sintetikoz edo larruz tapizatua. Atzeko aldea feltro naturalez* (kolore naturala gris/marroia ) lodiera: 4 mm

Apilablea: Ez

Neurriak

Altura 740 mm / 29.13 inch
Zabalera 440 mm / 17.32 inch
Sakonera 520 mm / 20.47 inch
Eseri altura 460 mm / 18.11 inch
Pisua 5.7 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Iratzoki Studio:

Donibane Lohizunen sortua 1965-ean, Jean Louis Iratzoki, barne Arkitekturan diplomatua -Boulle Eskolan- Parisen eta Diseinu Industrialan Madrileko Eskola Experimentalean. Elkarlan ugari daramatza Frantziako, Espainiako eta Portugaleko enpresa andana batekin. Bai diseinu arloan baita zuzendaritza artistiko sailan ere. Europar sari frango lortu ditu azken urteetan.

Gehiago jakiteko: https://iratzoki.studio

Afficher tous les détails

Laia unibertsoa