Passer aux informations produits
1 de 17

Design : Nestor Basterretxea

Uhin kadira

Uhin kadira

Egurrezko eserlekua

À partir de

Prix habituel 262,00 €
Prix habituel 400,00 € Prix soldé 262,00 €
Vente Épuisé
VOUS ÊTES PROFESSIONNEL DU SECTEUR
Le service pro offre un accès instantané à un large éventail de ressources qui simplifiera votre travail au quotidien. Contactez-nous pour accéder aux avantages et aux services réservés aux professionnels.

Informations produit

2025ean, Alkik Espiral saltegiaren garaiko altzari ikoniko bat berrargitaratu du: “Uhin” jarlekua. Basterretxeak izigarri maite zuen uhinaren metafora: “Uhinari izaera ez zaio inoiz aldatzen; forma, aldiz, etengabe; uhinek bezala, altzariek inoiz ez diete kalitate gorenei uko egin behar”. 1961eko sorkuntza horretan, uhinak eta altzariak bat egiten dute, silueta kurbadun, arin, grafiko eta erosoan.

Jatorrizko altzaria garaiz kanpokoa zen: etorkizunerako bidaia egiteko sortua zen. Alkik kolore sorta berriaz jantzirik birsortu du: 2025eko “Uhin” altzaria 12 koloretan dago, haritz argitik laranja historikora, Klein urdinean eta beste. Jarlekua zur hosto tinkatuz egina da, eta gainazaleko geruza haritzezkoa du; hots, Basterretxearen zuhaitz kutunezkoa.

Itxura soila duenez, edozein estiloko lekuetan atzeman dezake tokia. Etxean Uhin sartzea ez da ederra soilik: euskal kultura-oinordetza aberastu zuen artista aitzindariaren memoria biziaraztea ere bada.

Eskerrik beroenak Basterretxea familiari, Alkiri artistaren obra gure etxeetan biziarazteko plazera ahalbidetu baitio.

Nestor Basterretxea sortu zenetik 100 urte baino gehiago iragan diren honetan, Alkik euskal diseinu industrialaren arloko aitzindariak 1961ean marraztu jarleku bat berrargitaratu du. Altzariak egunerokotasun osoa atxiki du, eta Basterretxearen lanean etengabe egon diren ausardiaren eta berrikuntzaren lekuko da.

Margolari, publizista, zinemagile, diseinatzaile industrial, Gaur talde aitzindariaren sortzaile… txapela horien guzien azpian, buru bakarra, ukitu bakarra: Nestor Basterretxearena. Artistak, euskal artea modernizatzeaz gain, nazioartera eraman zuen, bere obra 1960ko mugimendu nagusietan barneratuz.

Dimensions

Altura 447 mm / 17.60 inch
Zabalera 445 mm / 17.52 inch
Sakonera 354 mm / 13.94 inch
Pisua 4.4 kg

Designer

Collection Image

Nestor Basterretxea:

Margolari, publizista, zinemagile, diseinatzaile industrial, Gaur talde aitzindariaren sortzaile… txapela horien guzien azpian, buru bakarra, ukitu bakarra: Nestor Basterretxearena. Artistak, euskal artea modernizatzeaz gain, nazioartera eraman zuen, bere obra 1960ko mugimendu nagusietan barneratuz.

Diseinu industriala Basterretxearen joko eremu emankorrenetakoa izan zen. Juan Huarte Beaumontek sortu Muebles H markarentzat ausardia handiko altzariak diseinatu ondotik, Donostian Espiral denda ireki zuen. Bertan, bere sorkuntza moderno eta garaiz kanpokoak diseinatzen eta saltzen zituen, eta horiei esker, luze gabe, nazioarteko itzaleko diseinatzaile bilakatu zen.

2025ean, Alkik Espiral saltegiaren garaiko altzari ikoniko bat berrargitaratu du: “Uhin” jarlekua. Basterretxeak izigarri maite zuen uhinaren metafora: “Uhinari izaera ez zaio inoiz aldatzen; forma, aldiz, etengabe; uhinek bezala, altzariek inoiz ez diete kalitate gorenei uko egin behar”. 1961eko sorkuntza horretan, uhinak eta altzariak bat egiten dute, silueta kurbadun, arin, grafiko eta erosoan.

Téléchargements

Afficher tous les détails

L'univers Uhin