Néstor Basterretxearen diseinu iraungiezina

Juan Daniel Fullaondo arkitekto eta kritikariak “kaleidoskopioa” izengoitia ematen zion. Izan ere, Nestor Basterretxea artista gaitza izan zen tinduan, iragarki-marrazkian, eskulturan, pinturan, altzari-diseinuan, baita zineman ere. Nola bilakatu zen bere garaiko diseinu industrialeko aitzindari? Hona hemen artista harrigarriaren mila aurpegiko ibilbidea.

Zerbait bada begi bistakoa Basterretxeak Juan Huarte Beaumont industrialari eta mezenasarentzat marraztu zituen lehen altzarietan: 1957koak dira; alta, ez dute adinik. Denboraz kanpokoak dituzte lerro soilak. Geometria hutsa dira, arriskuzaletasun xorta batez bustiak.

Ikus, adibidez, H ohexka, altzairu beltzezko egitura gainean ezarri jarleku luze tubularra. Ala, orekaren mugekin jostetan, bi zango besteen parean ez dituen mahai osagarria.

Egia erran, Basterretxearen ibilbidea eta bizitza osoa ekilibrista joko bat izan ziren. Sorterritik erbeste lurretara, artearen arlo batetik bestera, sorkuntza artistikotik ekoizpen industrialera, euskal erroetatik nazioarteko asmoetara.

Néstor Basterretxea, Julio Amóstegui eta Fernando Larruquert-rekin 'Ama Lur' filmaren grabaketan, 1965. © José Julián Bakedano

Gaitasun anitzeko artistaren ibilbidea

Nestor Basterretxearen gaztaroa erbesteak markatua izan zen. Bermeon sortu zen 1924an, eta 12 urtetan Bizkaia utzi zuen Donibane Lohizunera joateko, gerla zibiletik ihesi. Alemaniarren okupazioa zela eta, haren familiak erbesteratu behar izan zuen. Frantziako zenbait hiritan bizi ondoren. 1940ko azaroan, Marsellatik Argentinara abiatu ziren eta 1942ko abuztuan iritsi ziren hara, mundu-gerran nabigatzeko zailtasun handiak baitzeuden.

Buenos Airesen, Basterretxea Jorge Oteiza euskal eskultorearekin lagun egin zen eta margolari neo-kubista batekin tindatzen ikasi zuen.

Madrilera itzuli zelarik, 1952an, Arantzazuko (Gipuzkoa) basilika berria apaintzeko freskoa sortzeko hautatu zuten. Azkenean, elizako agintariei obra aitzindariegia iduritu zitzaien, eta estali zuten.

Orduan, Basterretxea hirugarren dimentsioan sartu zen, eskultura eta, bereziki, diseinu industriala landuz. Huartek Basterretxeak 1957an etxerako asmatu zizkion altzarien lerro zuzen eta futuristak hainbeste maitatu zituen, non Muebles H bere markaren diseinatzaile nagusi bihurtu baitzuen.

Néstor Basterretxearen estudioa Irungo etxean, 1960. © Irungo Udal Artxiboa

'Homenaje al Árbol de Gernika', 1979. Vitoria-Gasteiz. © erredehierro

© Basterretxea familia

"Bakearen usoa", 1998, Donostia. © erredehierro

"Izaro" eskultura, Gasteizko Eusko Legebiltzarraren goialdean jarrita.

Espiral altzarien iragarki-argazkia. © Irungo Udal Artxiboa

Xake-taula eta piezak, 1967. © Irungo Udal Artxiboa

Néstor Basterretxea "Pelotari" film laburraren grabaketan, 1964. © Irungo Udal Artxiboa

"Itsas zabalean hildako arrantzale eta itsasgizonen omenez", 1971, Pasaia. © erredehierro

Diseinu industrial modernoan betiko aztarna

Urtebete berantago, Basterretxeak eta Oteizak, Luis Vallet arkitektoarekin, beren ametsetako etxe-tailerra marraztu eta eraiki zuten, Irunen, Bidasoa bazterrean. 1960an, Espiral altzari saltegia sortu zuen, Donostian. Bertan, Basterretxearen sorkuntza berriak saltzen zituzten, “H” garaikoak bezain modernoak, baina estilo arinagokoak, Eskandinaviako eta Japoniako eraginez bustiak.

1962tik goiti, Basterretxeak hamarnaka altzari marraztu zituen nazioarteko diseinuan Italiari lehia egiteko asmoa zuen Biok etxearentzat. Artistak diseinatzaile gisa nazioarteko fama lortu zuen.

Baina, 1970eko hamarkadan, sobera izan zuen: sobera industrialtasun, sobera nazioartekotasun; beste bide bat hartu behar zuela iduritu zitzaion. Garai hartan, Basterretxeak inoiz baino gehiago landu zuen bere euskalduntasuna. Eskulturaren bidez, tradizioak, mitologia eta historia esploratu zituen.

Besteak beste, Euskal Kosmogonia saila sortu zuen: haritz sendo eta aldaezinean zizelkatu forma kubista eta modernistak. Nevadako Renoko unibertsitatean Euskal artzainari egin monumentua ere Basterretxearena da. Haren estilo abstraktuak, beste aldi anitzetan bezala, polemika eragin zuen 1989an estreinatu zelarik.

Nestor Basterretxea eta Jorge Oteiza Sabino Arana Fundazioaren maketarekin eta 'Cubos abiertos, espacios interiores, retenciones de luz' eskulturarekin, 1979. © J. García Koch / Archivo del Museo Jorge Oteiza

Basterretxearen sorkuntza enblematikoari Alkiren haize berria

Hirurogei urte berantago, Basterretxea altzariak ez dira anitz zahartu. Erakustokietan agertzen dira, enkantean saltzen, eta XXI. mendeko etxeetan ere ezin aiseago atzematen dute tokia.

Guti balitz, 2025ean, basterretxeatarren laguntzarekin, Alkik artistaren sorkuntza ikoniko bat berpiztu du. Forma aitzindariak utzi dizkio, eta kolore are ausartagoak eman. Altzari horren berri laster ukanen duzue.

Beste aktualitateak

Portes ouvertes & vente exceptionnelle : bienvenue à Alki Fest !

ALKI FEST

Ate ideki eta salmenta berezia: ongi etorri Alki Fest-era!

Alkik bere ateak idekiko ditu urriaren 29tik 31ra, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30etara. Hiru egun deskubritzeko, bisitatzeko, partekatzeko… eta gure altzariak beherapen haundiekin eskuratzeko.


Découvrez nos dernières collections à Orgatec

URRIAREN 27-TIK 30-ERA

Gure azken bildumak deskubritu Orgatec ferian

Bi urtez behin, Orgatec feriak lan-espazioen antolamenduko eragileak biltzen ditu Kolonian. Aurten, «From rooms to relationships» gaia du ardatz,


Kuskoa M, une association bois/métal pour animer les intérieurs

IRATZOKI STUDIO

Kuskoa M, barne espazioak animatzeko egur eta metalaren arteko uztarketa

Alkik Kuskoa M bilduma berria aurkezten du, Iratzoki Studio-k asmatua. 2011-n sortutako Kuskoa bildumaren jarraipenean, bilduma berri honek...


Bildua, une collection créée pour la Galerie nationale du design

MARIE ET ALEXANDRE

Bildua, Galerie nationale du design-entzat sortutako bilduma

Saint-Étienne hiri bihotzean, Galerie nationale du design (Diseinuaren Galeria Nazionala) museoak diseinuari lotutako pieza publikoak biltzen eta biziarazten ditu.


Visite guidée dans notre atelier

ALTZARIEK FORMA HARTZEN DUTEN LEKUA

Lantegiaren bisita gidatuak

Alkiren tailerrean, haritzak leku nagusia du. Bere ibilbidea segitzen da, lehengaietik pieza bukaturaino, makinen eta gure kooperatibistaren jestuen bidez.


Alki au cœur de la Milan Design Week

2026KO APIRILAREN 20 - 26

Alki Milan Design Week-aren bihotzean

2026ko apirilaren 20tik 26ra, Milanen izango gara, Brera Design District bihotzean.


Nouvelle collection Bibolina Office

BIBOLINA BY JULIE RICHOZ

Bibolina office bilduma berria

Bibolina bilduma bulegoaren unibertsora zabaltzen da, Bibolina Office-k lan-mundura bere freskotasuna eta bizitasuna ekarriz.