Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
Design : Iratzoki & Lizaso
Pet kuskoa
Min
Alkik, Xume bildumarekin, zurezko egitura duen kadira historikoa berrikusten du, birziklatua eta birziklagarria den PET ekai berria sarraraziz. Izenaren bidez sinpletasuna eta araztasunaren esanahia duen Xumek Iratzoki & Lizaso estudioak proposatu nahi duen asmoa agertzen du, eremu anitzetan egokitu daitekeen eserleku sinple, ergonomiko eta arinaren bidez. Xume kadirak PETezko karkasari kooperatibaren ekai gustukoena den haritz trinkoko oin kakotua lotzen dio, gisa horretan zinezko freskotasun hunkitua ekarriz. Berotzen eta ondotik fusionatzen diren plastikazko botoilekin fabrikatua, jarlekuaren testura bereziki goxoa da. Mantenu errazeko ekai iraunkor eta sendoa da. Karkasa lau kolore desberdinetakoa izan daiteke. Egitura aldiz karkasaren tonu beretan proposatua da baina gure ohiko akabera klasikoetan atzeman daiteke, hauen artean haritzezkoa. Zurezko egituraren azpiko sei estekadura puntuek karkasa errazki kentzea ahalbidetzen dute. Beste peza batekin ordezka daiteke eta, gisa horretan, kolore konbinazio berria sortu. Nazio Batuen estatistiken arabera, 1950etik goiti ekoizturiko plastika guziaren %9a soilik birziklatu da orain arte. PET feltroa ondoko belaunaldietako ekaia da, hastapen batean automobil sektorean garatu dena eta Alkik gaur egun haren ekoizpenetan aplikatzen duena, arazo horren kontra egiteko xedez.
Izenaren bidez sinpletasuna eta araztasunaren esanahia duen Xumek Iratzoki & Lizaso estudioak proposatu nahi duen asmoa agertzen du, eremu anitzetan egokitu daitekeen eserleku sinple, ergonomiko eta arinaren bidez. Xume kadirak PETezko karkasari kooperatibaren ekai gustukoena den haritz trinkoko oin kakotua lotzen dio, gisa horretan zinezko freskotasun hunkitua ekarriz. Berotzen eta ondotik fusionatzen diren plastikazko botoilekin fabrikatua, jarlekuaren testura bereziki goxoa da. Mantenu errazeko ekai iraunkor eta sendoa da. Karkasa lau kolore desberdinetakoa izan daiteke. Egitura aldiz karkasaren tonu beretan proposatua da baina gure ohiko akabera klasikoetan atzeman daiteke, hauen artean haritzezkoa. Zurezko egituraren azpiko sei estekadura puntuek karkasa errazki kentzea ahalbidetzen dute. Beste peza batekin ordezka daiteke eta, gisa horretan, kolore konbinazio berria sortu. Nazio Batuen estatistiken arabera, 1950etik goiti ekoizturiko plastika guziaren %9a soilik birziklatu da orain arte. PET feltroa ondoko belaunaldietako ekaia da, hastapen batean automobil sektorean garatu dena eta Alkik gaur egun haren ekoizpenetan aplikatzen duena, arazo horren kontra egiteko xedez. Haritz trinkozko egitura. PET feltrozko kuskoa, 5 kolore aukeran. Pilagarria: Ez
Altura 800 mm / 32.28 inch Zabalera 500 mm / 16.93 inch Sakonera 550 mm / 22.74 inch Eseri altura 475 mm / 19.05 inch Pisua 5.2 kg
Iratzoki & Lizaso:
Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.Web: iratzoki-lizaso.com
Zure herria hautatu