Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
Design : Iratzoki & Lizaso
A 900 x ø 700 mm
Min
A 900 x Ø 700 mm
Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma. Bistro mahai hori hiru altura desberdinetan eskuragarri da.
Alki-rekin, ainitzetan, kooperatibaren material nagusia den haritz sendoa, beste material natural batzuekin konbinatu izan dugu, hala nola burdina forjatua, feltroa, artilea, altzairua eta bioplastikoa. Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Basse-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da lanean terracottarekin. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta bistro-mahai batek osatua, lankidetza horren emaitza da. Gure barnealdeak landareztatzeaz oinarritu zen ideia, bai etxean, bai lantokian edo eremu publikoetan. Erabilitako materialak, haritz sendoa eta Goicoechearen familia-harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura bereizi bat duen terrakota arrosdun bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erditik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken. Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma.
Altura 900 mm / 37.43 inch Diamètre 700 mm / 27.56 inch Pisua 29.0 kg
Iratzoki & Lizaso:
Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.Web: iratzoki-lizaso.com
Lur loreontzia
Existitzen da neurri edo gehiago
Lur bistro mahaia
Tamaina 1ean eskuragarri
Zure herria hautatu