Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro zerbitzua
Arkitektu edo sektoreko profesionala zira eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu batentzat?
Bezero zerbitzua
Partikularra zara, Alki altzariak erosteko leku baten bila edo produktu bati buruzko informazioaren bila.
Prentsa
Zure artikuluarentzat informazioak, irudiak edo beste behar ditutzu?
Enplegua
Alki proiektuan parte hartu nahi duzu modu batean ala bestean...
Design : Iratzoki & Lizaso
Diametroa 300 mm
Min
Lur loreontzia
Diametroa 500 mm
Diametroa 650 mm
Lur lore ontziak gure barnealdeak landareztatzeko pentsatuak izan dira, izan dadila etxean, lantokian edo eremu publikoetan. Erabilitako materialak, haritz sendoa eta Goicoechearen familia-harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura bereizi bat duen terrakota arrosdun bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erditik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken. Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma.
Alki-rekin, ainitzetan, kooperatibaren material nagusia den haritz sendoa, beste material natural batzuekin konbinatu izan dugu, hala nola burdina forjatua, feltroa, artilea, altzairua eta bioplastikoa. Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Basse-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da lanean terracottarekin. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta bistro-mahai batek osatua, lankidetza horren emaitza da. Gure barnealdeak landareztatzeaz oinarritu zen ideia, bai etxean, bai lantokian edo eremu publikoetan. Erabilitako materialak, haritz sendoa eta Goicoechearen familia-harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura bereizi bat duen terrakota arrosdun bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erditik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken. Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma.
Altura 575 mm / 22.64 inch Diamètre 340 mm / 13.38 inch Pisua 18.4 kg
Iratzoki & Lizaso:
Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.
Existitzen da neurri edo gehiago
Lur bistro mahaia
Tamaina 2 edo gehiagotan
Zure herria hautatu