Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
Design : Iratzoki.studio
3 eserleku
Min
Egon sofa
2 eserleku
4 eserleku
Egon besaulkia
Bizkar tapizatua
Alki-k kadira ainitz balin baditu ere, orain arte sofa tapizaturik ez zuen. Ariketa huntan, kolekzio zabal bat pentsatu dugu, besaulkitik aulki luzetaraino. Espazio kolektibo ttiki zehin haundiak janzteko moduan. Extremidadeak, egur plegatu batzuek atxikitzen dituzte eskuak balitz bezala. Bolumen guziak borobilduak dira sofari goxotasun punttu bat ekarriz.
Egon bilduma harrera eta lan informal espazioentzat pentsatua izan da. Elkarren osagarri diren elementu ezberdinek osatzen dute kolekzioa : kanape sistema bat, pufak eta mahai apalak. Bata bestearen ondoan kokaturik, atseden hartzeko eremu goxoa sortzen dute. Alturan erregulatzen den mahaitxo berri batek aberasten du kolekzioa. Metalezko hankak eta egitura, haritz-zorroarekin. Bizkarraldeko kuxinak: poliuretanozko apar moldatua, forma eta erosotasun ezin hobea bermatzen duen materiala. Kuxinak eta eserlekua: bi apar-geruzaz osatuta. Oihalez edo larru sintetikoz tapizatua (kuxin txikiak aukeran).
Altura 715 mm / 28.15 inch Zabalera 2370 mm / 93.30 inch Sakonera 750 mm / 29.53 inch Eseri altura 410 mm / 16.14 inch Pisua 45.0 kg
Iratzoki & Lizaso:
Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko. Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.Web: iratzoki-lizaso.com
Egon pufa
Tamaina 1ean eskuragarri
Egon mahai apala
Existitzen da neurri edo gehiago
Egon mahai osagarria
Zure herria hautatu